Oinarriak

1) Lehiaketa Bilbon izango da 2010.eko Azaroaren 1etik 6ra. Naziotasun denetako hautagaiak parte hartu ahal izango dute, eta 18urtetik 33ra artekoak.

2) Ez da onartuko aurrengoko Bilboko Nazioarteko Kantu Lehiaketaren baten lehen saria lortu duen kantaririk.

3) Bilboko XIII. Nazaioarteko Kantu Lehiaketan gehienez, 400 izenemate bakarrik onartuko dira.

4) Izena emateko epea aldaezina da eta 2010ko Uztailaren 31 izango da, data horren egiaztapena posta-seiluak emango duelarik. Izena emateari jarraiko agiriak erantsi beharko zaizkio:

a) DVD bat, PAL sisteman, manipulatu gabe, standard formatoan, zuzenean grabatuta, aurkeztutako egitarautik, operazko aria bigaz, bai pianuz lagundua edo orkestraz. Ez da itzuliko.

b) Nortasun Agiri edo Pasaportearen fotocopia.

d) “Curriculum vitae” laburra.

e) Oraintsu ateratako argazki bi, bata 3,5x4,5 formatozkoa eta bestea posta-txartelaren neurrikoa.

f) Izena-emateko kuotaren ordainketa (Gastu-gabeko 60 €) geroago jarriko den bankuko kontuan, frogatzen den agiria.

g) Izena emateko boletina egokiro bete beharko da idazmakinaz edo moldiztegiko hizkiez gure inguruko idazkeran, behin betirako egitaraua bertan jarriaz. Egitarau hau ezin izango da aldatu.

5) Izenamate Kuota: 2010.eko Lehiaketarako izenemate kuota, gastu-gabeko 60€-koa izango da, hau hurrengo honetan sartu beharko delarik:

Bankua: Bilbao Bizkaia Kutxa

Kontu Zenbakia: 2095-0000-76-2000278812

Kontu Izena: Asociación Cultural Amigos del Concurso Internacional de Canto de Bilbao

IBAN: ES90 2095 0000 7620 0027 8812

BIC: BASKES2BXXX

Ordainketa hau, posta giroz ere egin ahal da. Ez dira Taloirik edo Banku Txekerik onartzen. 2010.eko Uztailaren 31tik aurrera ez da izenemate eskaririk kontuan hartuko. Izenemate kuota ez da inolako kasuan itzulia izango.

Izena ematea onartua izan dan lehiakide bakoitzak, deialdi ofiziala jasoko du bertan parte hartu ahal daian, bere inskripzio zenbakiagaz. Lehiakidearen izena emateak, Oinarriak oso osorik onartzea suposatuko du.

Izenemate epea amaitzen denean, jasotako DVD guztiak astertuko dira eta Finalaurrekora pasatzen diran partehartzaileak aukeratuko dira.

2010.eko Irailaren 13an, astelehenean, lehiakide gusteei jakinaraziko diegu aukeratuak izan diran edo ez. Informazio hau, gure web horrialdean ere agertuko da.

Aukeratutako lehiakideek, Finalaurrekoan parte hartuko dute zuzenean. Horretarako, 2010.eko Azaroaren 1ean, astelehena, Bilbon egon beharko dira, Finalaurreko-zozketan parte hartzeko.

6) LAGUNTZA - HOTELA: Bilboko Nazioarteko Kantu Lehiaketaren kontura izango da, aukeratutako lehiakideen ostatua eta gosaria, Azaroaren 1etik eta lehiaketa barruan dauden bitartean. Lehiakideen Barcelo Nervión Hotelean egongo dira.

7) Probak: Lehiaketak hiru proba izango ditu: DVD selekzioa, Finalaurrekoa eta Finala.

Musikazko Nazioarteko Lehiaketen Munduko Federazioaren kide diran beste Nazioarteko Kantu Lehiaketaren baten lehen saria lortu duten lehiakideek beti ere bereziki eskatu eta sarituta daudeneko ofizialtasundun agiri bat aurkezten dutenean, euren dokumentazioarekin batera, Urria baino lehen, saio Kanporaketatik salbuetsita geratzen dira. Salbuetsiak daudenak Finalaurreko zozketan aurkeztu beharko dira, Azaroak 1ean.

8) Finalaurreko zozketa, 2010.eko Azaroaren 1ean, Barceló Nervión Hotelean izango da. Lehiakide guztiek bertaratuta egon beharko dute.

Zozketa ondoren, Lehiaketa Antolatzaileek pianujole laguntzaile ofizial bat jarriko dute lehiakide bakoitzaren zerbitzuan, beronek proba bakoitzaren aurretik saioaldi bat egiteko eskubidea izango duelarik. Lehiakideek, Epaimahaiaren aurrean izango duten ordenaren arabera egingo dituzte saioaldiak.

9) Musikalanak jatorrizko hizkuntzan eta buruz abestuko dira. Hoskera-aldaketak ez dira onartujko operako arietan.

"Rezitatibo" eta "Kabaletta" duten operen ariak, guztiz abeztu beharko dira.

Ez dira onartuko hizkuntza bakarreko egitaraurik. Lehiakideak, gutxienez, bi hizkuntz bizitan abestu beharko du, bihaldutako arien egitarautik.

Lehiakideak ezin izango du aurkeztutako egitaraua aldatu. Lehiaketa Antolatzaileek, bere ustez, musika maila nahikorik ez duten egitarauak atzera botatzeko eskubidea izango du.

10) Epaimahaiak epaitu eta kalifikatu egingo ditu lehiakideen interpretazioak. Beronen ebazpenak noraezekoak izango dira.

11) Lehiaketa Antolatzaileek, aldaketa egiteko eskubidea gordetzen dute, honela jokatzea bidezkoa eritziko balu, lehiaketako oinarrietan, DVD selkzioana – Finalaurrekoa – Finala egiteko sisteman eta beste gai guztietan.

12) Lehiaketaren Antolatzaileek, bere eskumenean izango dute naziozko zein nazioarteko Prentsarako, Irratirako eta Telebistarako egin daitezkeen argazki eta grabaketa guztiak erabiltzeko eskubidea. Lehiakideek ezin izango dute ordainketarik eskatu horien hedakuntzarik egiten baldin bada.

13) Idatzikako, Sari kopuruak gordinak dira, horregaitik zergak kenduko dira. Kantitate honeek bakarrik banku-transferentzi bidez emango dira

Concurso de Canto de Bilbao · cicb@concursocantobilbao.com
Ibáñez de Bilbao 2, 2ºA · 48001 - Bilbao · Bizkaia · Tel.: (0034)944 24 65 33 · Fax: (0034)944 24 64 54